https://www.youtube.com/watch?v=yq-LAeBQ-as&feature=youtu.be Malen Egun handiaren ostean, gaur, Malen Txiki Egunak herriko haurrak eta gaztetxoak eguneko protagonista bihurtu ditu. 11:30ean puntuan, hiru etxafuego bota dira udaletxe ingurutik, eta jendea, pixkanaka Goiko Plazara erraldoiak eta buruhandiak bertatik bertara ikusi eta haiekin kalejiran hasteko gerturatzen hasi da. Umeetako batzuk, erraldoiak gertutik ikusi dituztenean, zertxobait beldurtu egin dira, baina gehienak pozik gerturatu dira herriko lau erraldoiei musu eman eta ukitzera.