

https://www.youtube.com/watch?v=kDdugMKuddI San Antolin Egunez ohitura duten modura, Lekeitioko alkateak eta zinegotziek udaletxetik elizarainoko ibilbidea egin dute gaur goizean Lekitto Musika Bandak lagunduta. Eguerdian, baina, entzule gehiago izan ditu herriko bandak.




https://www.youtube.com/watch?v=qdjANOZ2FPo&feature=youtu.be Nagusiak 28 izan dira eta 4 umeak. Nagusien artean Unai Egia izan da garailea eta umeetan Ortzi Aldazabal. Asteburua ekintzaz bete-beteta eduki eta gero, gaur, San Antolin egunean, Berriatuko Milloi auzoko herritarrek urteroko ohiturei eutsi nahi izen diote. Horrela, goizean meza entzun ostean, XI. Txapel Jaurtiketa lehiaketa egin dute.

https://www.youtube.com/watch?v=IntFOJL21yA Atzo iluntzean Mutrikun porturatu zen 1932an eraikitako Saltillo belaontzi historikoa. Mutrikuko portura hurbiltzen diren guztiek gaur itsasontzia bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango dute.