Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

‘Lekittarra’-k eta Ondarroak ez dute lortu Kontxako Bandera lehiatzeko txartela

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lekeitio,Ondarroa
2014/09/04
Kontxako sailkatze estropada egin dute gaur [irailak 4], eta Urdaibaik bigarren egin du. Bestalde, Lekittarrak eta Ondarroak ez dute sailkatzea lortu. Lekittarrak hamahirugarren amaitu du, eta Ondarroak, hemezortzigarren. Kaikuk irabazi du estropada hemeretzi minutu, 38 segundo eta 90 ehuneneko denbora eginda. Urdaibaik bi segundu gehiago behar izan ditu estropada amaitzeko; hemeretzi minutu, 40 segundo eta hamalau ehuneneko denbora egin dute bermeotarrek. Beste faborito biek, Hondarribiak eta Oriok, hirugarren eta laugarren amaitu dute estropada, hurrenez hurren. Biek Urdaibai baino denbora hobea markatu dute ziabogan, baina, bermeotarrak azkarrago ibili dira helmugarako bidean. Bederatzi minutu eta 23 segundotan egin dute bueltako bidea Urdaibaiko arraunlariek, Hondarribikoen moduan. San Miguel ligako lider eta iazko Kontxako banderako irabazleak, Hondarribiak, hemeretzi minutu, 47 segundu eta 76 ehunetan amaitu du sailkatze estropada. Oriok, berriz, Hondarribiak baino bi segundu gehiago behar izan ditu; hemeretzi minutu, 49 segundo eta 75 ehuneneko denbora egin dute oriotarrek. Hala, ondorengo taldeak dira Kontxako bandera irabazteko lehiatuko direnak: Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Orio, Cabo da Cruz, Portugalete, San Juan eta Donostiarra. Zazpi txartel jokoan eta 24 traineru lehiatu dira gaur bi taldetan. Izan ere, Donostiarra bertako trainerua denez ez du sailkatze estropada jokatu beharrik. A taldean Ondarroa irten da lehenengo, eta Lekittarra hirugarren. Lekittarrak 20 minutu 25 segundo eta 27 ehuneneko denbora egin du. Hain zuzen ere, A multzoko bigarren denborarik onena egin dute lekeitiarrek. Bestalde, Ondarroak 20 minutu eta 44 segundo behar izan ditu estropada amaitzeko. A multzoan Meira izan da azkarrena, hogei minutu, hamahiru segundo eta 75 ehunen eginda. Domekan, 12:00etan hasiko da lehia, eta hurrengo astean ere egun eta ordu berean egingo dute estropada. Orduan argituko da aurtengo Kontxako bandera nork irabazten duen. Agustin Aranburu Urdaibaiko presidentea emaitzarekin pozik agertuda eta esan duenez, domekan lehia «estuagoa» izango da, eta espero dute kale ona tokatzea. Izan ere, azaldu duenez, arraunean egiteaz gain, kontxan zortea ere izan behar da. Bestalde, Iker Zabala arraunlariak estropada «txukuna» egin dutela esan du. Lehen lauren artean berdintasun handia egongo dela esan du, eta domekan «bizirik irtetzea» edo behintzat segundu gutxi galtzea garrantzitsua dela esan zuen.
Emakumezkoetan zortzi traineruetatik lau sailkatu dira Kontxako Banderarako:1. Hibaika 11:02.10 2. Zumaia +0.26 3. Orio +5.32 4. San Juan +5.36 5. Meira +16.34 6. Cabo da Cruz +24.26 7. Zarautz-Getaria +39.96 8. Santoña +1:32.74 Gizonezkoetan 24 taldeetatik zazpi sailkatu dira —Donostiarra ere lehian ariko da—. Sailkatuak: 1. Kaiku: 19:38,90 2. Urdaibai: +1.24 3. Hondarribia: +8.86 4. Orio: +10.85 5. Cabo da Cruz: +13.86 6. Portugalete: +16.79 7. San Juan: +17.48 Honakoak izango dira igandeko txandak gizonezkoetan:Lehen txanda
  • Urdaibai
  • Kaiku
  • Cabo
  • Portugalete
Bigarren txanda
  • San Juan
  • Orio
  • Hondarribia
  • Donostiarra

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.