Irujo eta Zabaleta Lekeitioko San Antolin Txapelketako garaile
22 eta 19 irabazi diete Urrutikoetxea eta Albisuri partidu lehiatu baten ostean. Lehen tantoak Urrutikoetxea eta Albisuren alde izan dira o-2 urdin, baina gorriak zein urdinak nahiko berdinduta ibili dira finalean. Alde gutxirekin batzuk zein besteak aurretik ibili dira eta 17 eta 19 ere galtzen joan dira Irujo eta Zabaleta. Baina, tantua berreskuratu eta aurrera egin dute txapeldunek.
Harmailetan izugarrizko giroa egon da.