Mikel Alkortak egin ditu jasoera gehien buruagaz Lekeitioko antzarretan
WC Komuns-eko antzar harrapatzaileak lau jasoera egin ditu benetako antzarragaz. Jasoera gehien baina, Tantaripez potineko Ibon Martin Ariasek egin ditu. Martinek zazpi jasoera egin ditu Antzartekagaz.
Dotoretasunaren saria T-Kento ontziarentzat izan da. T-Kento berdinduta egon da beste hirugaz: Kokomarro, Kiskirri eta Beltzunak baina, denbora hobea egiteak, eman dio saria. 53 segundo egin dituzte eta 10 puntu lortu.
Danetara, 89 potinek hartu dute parte antzar jaian, euretatik 69 lekeitiarrak izan dira, beste bi Lea-Artibaikoak eta hemezortzi kanpokoak.
Hamalau parte hartzailek aukeratu dute Antzartek-a: zortzi lekeitiarrek, Lea-Artibaiko batek eta bost kanpokok.
62 jasoera egon dira guztira: Antzartekegaz 24 jasoera eta naturalekin 38.
Jaialdia orduan hasi da eta 19:15ean amaitu. 30 antzar natural eta Antzartek bat erabili dituzte.
Zortzi ontzi pasatu barik geratu dira azkenean, denbora barruan ez egiteagatik. Ontziek minutu bat eta erdi zeukaten pasatzeko. Ontzietako bat, bestalde, albotik pasatu da.
Sari banaketa Irailaren 8an egingo da, 20:00etan, Eskolapeko limoneroetan.