
Goizeko bederatziretan txapliguak bota eta kalejira egin dute txistulariek Iderraga Nagusitik Erdotzaraino jaiari hasiera emateko.
Urtero modura, 12:00etan, meza egon da ermitan eta ondoren Zerutxu dantza taldearen saioa ikusteko aukera izan dute Erdotzako ermitaren inguruan bildu diren herritarrek. Markina-Xemeingo dantza taldeko neska mutil gazteek txotxongiloa, aurreskua eta arku dantza egin dituzte besteak beste. Dantzaldia ikusi bitartean pintxoak jan eta eta zer edo zer hartzeko aukera ere egon da Erdotzan.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=192]