Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen
Ministerioak “arrantzatzearen egoera aztertu eta ebaluatu ostean” hartu du kostera berriro zabaltzeko erabakia. Horrela ba, gaurtik aurrera, antxoa berriro arrantzatu ahal da. Baxurako arrantzaleak erabaki horren aurka agertu dira. Horien arabera, administrazioak ez die aurre egin “gutxiengo baten presioei”.
Espainiako Gobernuko arduradunen esanetan,
Espainiari dagokion kuotatik 2.000 tona arrantzatu gabe daude. IƱiko Urkullu Eusko
Jaurlaritzako lehendakariak erabaki hori salatu du, bere sare sozialetan. Urkulluren arabera, hitzartutako kuotetan aldaketak dakartza erabaki horrek, “
2015ari dagokion kuotaren zati bat 2014an baimendu dutelako“. Horrez gain, gogoratu du antxoa udaberriko espeziea dela, eta, beraz, ez direla errespetatzen hori arrantzatzeko adostutako epeak.
Euskal arrantzaleek, bestalde,
hartutako erabakia atzera botatzeko eskatu diote Espainiko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari. “Erabaki horrek bakarrik arrantzale galiaziarrei mesede egiten die eta 2015eko kostera ere arriskuan lagatzen du”. Euskal arrantzaleek Madrilek atzera egingo duela espero dute.

Baina bertoko
arrantzaleen usteak ez badira betetzen eta Madrilek hartutako erabakiarekin aurrera jarraitzen badu, euskal arrantzaleek 2.000 tona horiek arrantzatzera aterako direla jakin eragin dute. “Hartutako erabakia baliogabetzen ez badute eta galiziarrak antxoa arrantzatzera ateratzen badira, euskal arrantzaleak ere arrantzatzera joango dira, logikoa den moduan”, azaldu du Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradien Federazioko lehendakariak.
Kantabriako Gobernuko arduradunek batasuna aldarrikatu dute. “Oraindik alde guztiak ados gauden puntuak aurkitu ahal ditugu. Dena den, Kantabria ere stock-a bermatzearen alde agertuko dela iragarri dute.