Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Giro onean hasi dira Mutrikuko Samikolla auzoko San Nikolas jaiak

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mutriku
2014/09/08
IMG-20140908-WA0003

Auzotarrak txanpainarekin brindisa egiten

Mutrikuko Samikolla auzo batzordeko kideak pozik agertu dira. Izan ere, zapatuan, aspaldikorik jende gehien ibili zen jaietako lehen egunean. Zapatuan, 13:00etan udaltzainak txupina jaurti eta gero, jaiak eztanda egin zuen Samikollan. Ohikoa bihurtu den bezala, auzotarren brindisak eman zien hasiera ofiziala jaiei. “Auzokide, zein antolatzaile, guraso, aiton-amonak, umeak… auzotar danok batzen gara brindisa egiten”, azaldu zuten auzoko jaien antolatzaileek. Jaiarekin hasi eta gero, eguraldi ona lagun, auzo bazkarian 60 bat lagun batu ziren. Bazkalostean, lehen aldiz, gitarraren doinuak lagun, euskal kantak abesten aritu ziren Samikollako auzotarrak. “Kanturreua egitekotan ibili gara urte askoan, eta aurten asmatu egin dugula uste dugu. Oso arrakastatsua izan da. Batez ere, auzoko nagusientzako oso polita izan da. Izan ere, Mutrikun eta Euskal Herriko toki askotan bazkaldu eta gero kantatzeko ohitura handia dago, eta auzotar guztiok oso gustura aritu gara kantuan elkarrekin”, gaineratu zuten antolatzaileek.
IMG-20140908-WA0004

Kanturreuan gustura ibili ziren Samikollako auzotarrak

Kanturreua oraindik ere amaitzeko zegoela zezen txikiak hasi ziren, 18:00etan. Urtero bezala, herri guztiko gaztetxoak zezen txiki, pottoka eta basurde txikiarekin gozatzen aritu ziren. Bien bitartean, Samikollara hurbildu ziren gaztetxo guztiek meriendatzeko aukera ere izan zuten jai batzordearen eskutik. Kanturreuaz gain, aurten beste berritasun bat ere izan da aukeran Samikolla auzoko jaietan. 20:00etan bertso musikatua egin zen lehen aldiz. Gitarrak eta biolinak lagunduta bertsotan aritu ziren Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Xamoa. “Sekulako arrakasta izan da. Mutrikun bertsozale asko daude, eta jende pila batu da bertso musikatua ikusten. Jendea oso gustora geratu da”. Gaua musikarekin agurtu zuten Samikollan. Ezten giro eta DJ Elepuntoren doinuen soinura. Jaia goizeko 04:00ak arte luzatu zen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.