Gizaburuagako lehen txapel jaurtiketak herritar piloa batu du
https://www.youtube.com/watch?v=BuwnITh86Gk&feature=youtu.be
Inguruetako herri askotan egin legez, Andra Mari jaiak ospatu dituzte egunotan Gizaburuagan. Herriko jai nagusiak atzo hasi baziren ere, gizaburuagatarrek gaur ospatu dute jaietako egun handia.
Inguruetako herri askotan egin legez, Andra Mari jaiak ospatu dituzte egunotan Gizaburuagan. Herriko jai nagusiak atzo hasi baziren ere, gizaburuagatarrek gaur ospatu dute jaietako egun handia.
Aimar Okamika lehen txapel lehiaketako irabazlea, txapela jaurtitzen
Goizeko mezaren ostean, Joseba Andoni eta Mikel trikitilariek girotu dituzte herriko txokoak. Trikiti soinuek giroa ederto alaitu ostean, herriko lehen txapel jaurtiketa egin dute probalekuan. Adin guztiko herritarrak aurkeztu dira; denetara, 34 gizon-emakume. Txapel jaurtiketan parte hartu dutenek, derrigorrean, txapela probalekuko marra artean sartu behar izan dute. “Handik kanpora atera diren txapelen markak ez ditugu kontuan hartu”, azaldu dute lehiaketako antolatzaileek.
Gizaburuagako Aimar Okamika gazteak irabazi du herriko lehen txapel lehiaketa. Pozik agertu da Okamika. “Espero gabeko garaipena izan da”, azaldu du pozik. Sari legez, Herriko tabernan bi pertsonentzako afaria edo bazkaria irabazi du. Irabazleak alkatearen eskutik sari jaso ostean, Mañukorta eta Zeberio nagusien herri bazkarira joan aurretik bertsotan aritu dira.
Zeberio eta Mañukorta bertsotan
Herriko tabernan egin den nagusien bazkaritan, guztira, 13 lagun batu dira. Zeberio eta Mañukorta ere, herritarrekin bazkaltzen egon dira. Bazkaritan hasi aurretik, mahaian eserita zeudenei bertso bana eskaini dizkie bertsolariek, “bazkaria ondo baino hobeto bedeinkatzeko”. Eguna tortilla txapelketagaz amaitu dute. Bihar, Oibarko amaren eguna ospatuko dute.
Gaurko egitaraua
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.