Argia Ituarte Ondarroako alkateak eta
Rakel Elu Ondarroako alkateordeak
Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarra etxeratzeko eskatu zuten barikuan Madrilen. Eskari hori egiteko, Ondarroako udal ordezkariek
Iparra Galdu Baik plataformak batutako 2.5oo sinaduratik gora aurkeztu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe zuzendaritzan.
Preso ondarrutarrari 100.2 artikulua aplikatu eta bere zigorra etxean bete dezan eskatu zuten Ondarroako alkate eta alkateordeak. Navalcarneroko (Madril) espetxean dute preso Ibon Iparragirre, eta
asteon, espetxe zaintzako epaileak bere kasua aztertu behar du. “Ia ezinezkoa da kartzelan tratamendu egokirik jasotzea, eta gaixotasun larri baten inguruan ez da eskatzen legez tokatzen ez denik. Gaixo larriak euren tratamenduak behar dituzten moduan jaso ahal izateko egoeran egotea da legezkoa; kartzelak, horretan ez du bat ere laguntzen”, nabarmendu zuen Ituartek Madrilen.
Era berean, bi
udal ordezkariek Castro espetxe zuzendariagaz egoteko nahia zuten, baina ez zuten harekin batzeko aukerarik izan, Cadizen zegoelako bisita ofizialean. Hala ere, Ibon Iparragirreren osasun egoera zein larria den jakinarazteko Castrogaz egoteko asmoa agertu dute Ondarroako Udaleko ordezkariek.