
Antero ezkutatu eta koittaduaren erritmoagaz agurtuko dituzte jaiak gaur gauean herritarrek. 17:00etan hasita horretarako prestatzen dabiltza plazan. Aribeko kultur elkarteak eta Txosna batzordeak antolatuta gaberako mamuak prestatzen ari dira.
Herriko nagusiek ere, urteroko bazkaria izan dute gaur. Egaña jatetxean elkartu dira bazkaltzeko.
Asteburu jendetsua
Beste urte batez, Lekeitioko San Antolin jaietako egunik jendetsuena izan da Antzar Egunekoa. Herriko kaleak jendez gainezka egon ziren goizetik hasi eta hurrengo egunera arte.
Asteburuko beste ekimenek ere jende asko batu dute, esate baterako Txosnek antolatutako Erramun Martikorenaren emanaldiak.
EGITARAUA, irailak 8
- 09:00 Txalapartarien kalejira.
- 11:00 haur jolasak parkean.
- 12:00 Mezea, umeen eta aittitta-amumen omenez.
- 12:30 Ume-jokoak plazan, txosna batzordeak antolatuta. (Parte hartzeko izen emotea: 12:00etan)
- 14:30 Lekeitioko nagusien bazkaria Egaña jatetxean.
- 17:00-19:30 Mamu tailerrak plazan, Aribeko kultur elkarteak eta Txosna batzordeak antolatuta.
- 20:00 BETI JAI-ALAI dantza taldea, plazan.
- 21:30 Suzko zezena.
- Ondoren: Anteroren ezkutatzea, 2014ko jaiei agurra emoteko.
- Gero Koittadua, Aittitta Makurra txarangak animatuta.
- Ondoren: Kalejira, Aittitta Makurra txarangagaz.