«Urteko marearik bizienak» iragarri ditu eguaztenerako Euskalmetek
Marearik biziena 18:28ak aldera izango da bihar. Aurreikuspenen arabera, Bilboko portuan, esaterako, 5,01 metroko altuera hartuko du urak. Pasaiako portuan, ostera, mareak 4,89 metroko altuera hartuko du goi-goian dagoenean. «Aurretik arazoak izan dituzten tokietako erabiltzaileek eta administrazioko eskudunek kontuan izan beharko dute iragarpena. Horrela, besteak beste, egoki iritzitako prebentzio neurriak hartu ahal izango dituzte», jakin eragin dute Herrizaingo Sailetik eta euskal meteorologia agentzitik.
Euskalmeten eta Herrizaingo Sailaren arabera, aurretik arazoak izan dituzten tokietako erabiltzaileek eta administrazioko eskudunek kontuan izan beharko lukete iragarpenaEtzirako iragarrita dagoen marea altuaren antzekoa edo handiagoa topatzeko, 2011ko martxoaren 22ra jo behar dela gogora arazi du Euskalmetek. «Orduan, biharko aurreikusita dagoena baino hiru zentimentro handiagoa izan zen».
Itsasbeherak, «oso txikiak»
Oro har, etzirako iragarrita dauden itsasgorak «oso deigarriak» izango direla gaineratu dute. «Itsasbeherak, aldiz, oso txikiak izango dira». Itsasbeherarik txikiena, bada, bihar [irailak 9] ikusiko dugula diote; ia gauerdian izango da, 23:54 aldera.
Euskalmetek eta Herrizaingo Sailak zabaldutako datuak AZTI-Tecnalia Fundazioko marea eta olatuetako adituek sortutako serie batzuetatik datozela argitu dute. «Edonola ere, azken marean, alderdi astronomikoa ez ezik, aldagai meteorologikoen (presio atmosferikoak eta haizeak) eta olatuen alderdia ere aintzat hartu behar dugu. Kasu honetan, marea astronomikoari gehitu beharreko marea meteologolikoa ia nulua izango da, aurtengo otsailean gertatu ez modura».
Horrela ba, olatuen, haizeen edo presioen ondorioz ez da iragarrita dagoena baino altuera gehiagorik gehituko. «Sor litezkeen arazoak txikiak izango dira, bada».
Marea biziek ezer positiborik badutela ere argitu dute Euskalmetetik: «utziko dituzten paisaiak eta argazkiakBaina iragarpen guztien artean, marea biziek ezer positiborik badutela ere argitu dute Euskalmetetik: «utziko dituzten paisaiak eta argazkiak». Horrela ba, Euskalmetek argazki deigarri edo bereziak partekatzeko eskatu die herritarrek. «Erabiltzaileek argazkiak Twitter sare sozialera bidali ahal dituzte, gainerako erabiltzaileek ikusi ahal izateko». Horretarako, erabiltzaileek @Euskalmet izandatu beharko dute txioan. Datorren urtean, «handiagoa» Dena den, etzikoa pasatu eta gero, datorren urteko hiru egunetan biharko altuera gaindituko dela diote Euskalmeteko adituek: otsailaren 22an, 5.01 metroko marea izango dugu eta martxoaren 20an, 5.04 metrokoa. Irailaren 30ean ostera, 5,02 metroko altuera hartuko du mareak». Ondarroan, esaterako, Nasa kalean, Kantoipe parean, ibaiak gora egin ahal du, eta ondorioz, iragarpenei kasu eginda, moilan dauden komertzioek neurriak hartu ahal dituzte. Iragarpen horiekin guztiekin, herritarrek eta, batik bat, argazkilaritza zaleek, ikuskizuna edukiko dute etzi itsasertzeko lekuetan.
