Gizaburuagako bizilagunek erromeria polita egin dute Oibarko amabirjinaren omenez
https://www.youtube.com/watch?v=pJbvIQLzeSA&feature=youtu.be Oibarko amaren eguna ospatu dute gaur gizaburuagatarrek. Auzoko amabirjinaren eguna ospatzeko Oibarko baseliza txiki geratu da. Izan ere, Jose Luis bikarioak eman duen meza nagusian bateko eta besteko herritar piloa batu da. 11:30ean hasi da elizkizuna, eta gehienak baseliza barruan zeuden bitartean, beste batzuk mezaren ostean egon den hamaiketarako gauzak prestatzen aritu dira.
12:00ak pasatxo, mezetan egon direnak pozik irten dira Oibarko zelaira. Ermitaren kanpoan ipinita zeuden hiru mahaietan askotariko pintxoak zeuden aukeran; txorixo egosia, tortilla, piperrak… Lagunartean batzuk eserita eta beste batzuk zutunik mokadutxoren bat jan eta eztarriak busti dituzte, zuhaitzen gerizpean kontu kontari ari ziren bitartean. Hamaiketakoa trikitilari zein pandero jolearen doinu eta kantuek alaitu dute.
Eguerdira arte jarraitu du jaiak Oibarko baselizaren inguruetan. Arratsaldean, jaiak herrian bertan jarraitu du. Ehunzangoren eskutik, umeentzako jolasak egon dira eta mus txapelketagaz jarraitu dute. Jaiak agurtzeko bolanderak eta txokolatada egin dituzte gizaburuagatarrek.
IRUDIETAN [nggallery ID=193]