Iñaki Arantzamendi Irueta (Ondarroa, 1988) egunotan Gijonen (Asturias) egiten ari diren
Munduko Eskalada Txapelketan parte hartzen ari da, Espainiako selekzioagaz batera. Astelehenean hasi eta domekan amaituko da munduko eskalatzaile onenak batuko dituen txapelketa. Bihar [irailak 10], 11:30etik aurrera, zailtasun proban parte hartuko du Ondarroako eskalatzaileak.
Zelan suertatu zaizu Munduko txapelketan parte hartzeko aukera?
Orain gutxi, Espainiako txapelketan parte hartzen ibili naiz, eta emaitza onak lortu ditut. Espainiako selekzioari jende gehiago ekartzeko aukera eman diote, Mundu txapelketa bertan delako, eta Espainiako hautatzaileak bertan parte hartzeko aukera eman dit.
Zer modalitatetan parte hartuko duzu?
Zailtasun proban parte hartuko dut. Bihar edukiko dut lehen sailkapen proba.
Zer egingo beharko duzu proban?
20 bat metroko altuerako bide baten barruan, ahalik eta altuen ailegatu behar izaten da, ahalik eta bide zailenetik joanda.
Txapelketari dagokionez, zer nolako esperantzagaz joan zara Gijongo Munduko Eskalada txapelketara?
Ilusio handiagaz etorri naiz, eta ahal dudan guztia emango dut; baina ez nator marka on bat egin, eta finalean sartzeko asmoagaz. Bertan dauden beste eskalatzaileen lana ikusi, eta ikasteko aprobetxatu nahiko nuke aukeratzaileek emandako aukera. Batez ere, mundial honetara gozatzera nator. Ez dut beste inolako helburu finkorik. Izan ere, ez nago nire egoera fisikorik onenean.
Zer gertatzen zaizu ba?
Hatzamarretako batean zaintiratu bat dut, eta horrez gain, bizkarrean ere, golpe bat hartu dut.