Irailaren 30era arteko epea izango dute horretarako. Aurten gainera, dokumentazioa aurkeztea errazte aldera,
inprimaki edo formularioa udalaren web orrialdean jarri dute. Horrela, inprimakia bertatik jaitsi dezakete elkarteek, eta bete eta inprimatu ondoren, udaletxeko harrera-lekuan aurkeztu.
Formularioa emailez ere bidali daitekeela ere aurreratu dute,
udala@markina-xemein.com, helbidera.
Urtea hasi orduko dirua herriko taldeen esku egoteaz gain kultur eta kirol ekintzak koordinatzea dela helburua azaldu du udalak.