
https://www.youtube.com/watch?v=jqPillK3vFI&feature=youtu.be Iragarrita zegoen moduan, marea biziek gertaerak eragin dituzte. Ondarroako Nasa kalean, esaterako, urak gainezka egin du eta lokal batzuetan ere ura sartu da. Batzuk ikuskizunagaz gozatzen zuten bitartean, besteak lokaletatik ura atera nahian ibili dira. Beste alde batetik, umeek uragaz jolasteko aprobetxatu dute; goitik behera buzti denik ere egon da.

http://youtu.be/kWLZWxkChCU Mutrikuko Samikolla auzoko kideek San Nikolas eguna ospatu dute gaur [irailak 10]. 11:00etan puntuan, jaia hastear zelan iragartzen zituzten hiru txapligu bota dituzte udaltzainek, San Nikolas santua dagoen ermitaren paretik. Jarraian, meza hasi da aurreko zelaian. Don Ramon abadeak eguzki galdatan eman du meza, elizkizuna entzuten zeudenak gerizpetan zeuden bitartean. Aulki denak bete egin dira, eta batzuk zutik ere entzun behar izan dituzte bikarioaren hitzak.
