Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Euskal flotak hegaluze kanpainan jarraitzen du, Espainiak antxoarekin zer egin erabaki arte

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2014/09/11
Bihar [irailak 12] Espainiako Arrantza Ministerioagaz batu ostean, eta «harek zer esaten edo erabakitzen duenaren arabera», euskal arrantzaleek Galizia aldera antxoa arrantzatzera joan edo ez erabakiko dute. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Kantabriako arrantzale kofradietako kide eta lehendakariak antxoeta irekitzearen aurka agertu dira. Modu berean, Espainiako Gobernuak antxoaren kostera zabaldu izana ez du begi onez ikusten Ondarroako Kalare Deuna Kofradiako lehendakariak. Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak hartutako erabakiaren aurka agertu da Eusebio Arantzamendi, lehendakaria. “Antxoa kostera irekitzearen alde Espainiako Gobernuak hartu duen erabakiagaz ez gaude ados, kofradia modura. Horrek guztiak, datorren urterako dagoen antxoa kosterari eragin zuzena egingo diola uste baitugu. Izan ere, oraindik ere, 2015erako ez dakigu ze kopuru emango duten. Hortik orain kentzen hasteak, kezkatu egiten gaitu. Gainera, udabarri ingururako kosterarako antxoa uztea onena izaten da. Jateko ere hobea izaten da eta!”. ONDARROAKO_PORTUA 2014ko antxoa kosteran 15.000 tona baimenduta egon dira, eta aurten antxoa asko harrapatzen egon direnez, neurri modura egun bitik behin joan dira arrantzara Ondarroako txalupak. Arrantzu gutxi Bestalde, asteon arrain gutxi porturatu da Ondarroako Egidazu kaian; sardinak eta betandiak besterik ez. “Baxurako arrantzaontziei dagokionez, astea nahiko makal joan da, arrain gutxi ibili da inguruotan. Batez ere, sardina sartu da, 4.000 kaxa inguru”, azaldu zuten Kalare Deuna Kofradiako kideek, atzo goizeko bentaren ostean. Porturatu den sardina apurra, gainera, “nahiko merke” saldu da; 1,40 euro azpitik ibili da. Asteon sartutako sardina kopuruaz gain, gaur [irailak 11] eguerdian, 14:00etan, Kantabriako arrantzaleek beste 1.600 kaxa sardina porturatu zituzten. Baxurako arrantzaleek aste eskasa eduki badute ere, amuko arrantzaleak hobeto ibili direla azpimarratu dute gaur Ondarroako portuan. Joan den astean modura, legatz nahikoa arrantzatu dute asteon amuko arrantzaleek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.