Irailaren 26tik 29ra ospatuko dira jaiak eta azkenaurreko eguna,
irailaren 28a, aukeratu dute Arretxinagako Jai Batzordekoek
kantarien arteko norgehiagokarako. Jadanik izen emotea zabalik dago.
Binaka, taldeka zein banaka, nahi duten moduko taldea osatu dezakete parte hartzaileek. Hori bai, lau
kanta abestu beharko dituzte eta euretako bi euskaraz izan behar dira, besteak libre.
Izena emoteko azken eguna irailaren 19a izango da. Horretarako
arrexe65@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da taldearen izena eta partaideen kopurua zehaztuta.
Kantu txapelketa 18:00etan hasiko da.