
Euskal kostaldean
urteko marearik bizienak daudela aprobetxatuta,
zapatuan Geoparkeak marearteko zabalgunea ezagutzeko bisitak antolatu ditu. «Urteko marearik bizienak izango ditugu euskal kostaldean datozen egunetan. Zalantzarik gabe, ikusmin handia sortzen duen gertaera da, eta ezin hobea Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha deskubritzeko», azaldu dute Geoparkeko arduradunek.
Egunotan
itsasoa urteko mailarik altuenera igo eta baxuenera jaitsiko da. Hori dela eta, Geoparkeak marearteko zabalgunea ezagutzeko bisitak antolatu ditu. Marearteko zabalgunea deritzon bisita honek biologiari erreparatzen dio batez ere eta itsasbehera oso behean dagoenean egin daiteke bakarrik. “Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean”.
Zapatuan
3 ordu eta 15 minutuko bi irteera eskainiko dira; biak 11:30ean. Bata euskaraz izango da (Sakonetaraino hurbilduko dena) eta bestea gazteleraz (Zumaian egingo dena). Bisiten antolatzaieek
haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatu dituzte.
Informazio gehiago geoparkeko webgunean edo Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo bulegoetan eskura daiteke.