Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal sokatira taldeko kideei harrera egin die Lehendakariak, tartean mutrikuarrei

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mutriku
2014/09/11
.

Argazkiak: Irekia (Eusko Jaurlaritza)

Ameriketako Estatu Batuetako Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan ofizialki Basque Country izenpean lehiatu diren kideei harrera egin die gaur [irailak 11], iluntzean,  Iñigo Urkullu Lehendakariak. Hain zuzen ere, Basque Country izenpean aritutako kirolariak mundialetik brontzezko bi dominekin bueltatu dira etxera. Omendu dituzten kirolarien artean izan dira Mutrikuko sokatira taldea osatzen duten kideak. Hain zuzen ere, abuztuaren 28tik 31ra Wisconsin-en (Madison, Ameriketako Estatu Batuak) egindako lana goraipatu nahi izan du Urkullu Lehendakariak. Lehendakariak selekzio ofizialak izandako lorpenekin hunkituta sentitu zela aitortu du. “Punta-puntan jarri duzue gure herriaren izena eta izana”, nabarmendu du han batu diren guztien aurrean eman duen hitzaldian.
Euskal sokatira taldea munduko onenen artean egotea “oso pozgarria” dela azpimarratu du Bernardo Uretak
Lehendakaritzan bertan iluntzean egindako agerraldian hitza hartzen lehena Bernardo Ureta ‘Urpe’ Herri Kirolen Euskal Federakundeko lehendakaria izan da. Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan sokatiralariek egindako lana zoriondu nahi izan du Uretak guztiaren gainetik. “Bihotz-bihotzez eskerrik asko gure herriari emandako mailagatik. Sokatira mailan munduko onenen artean egon gara, badaukagu pozik egoteko arrazoia”, azaldu du.
.

Argazkiak: Irekia (Eusko Jaurlaritza)

40 urteko lanari esker Era berean, euskal koloreak munduan zehar ezagutzera ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan du Uretak. Horrez gain, orain 40 urte nazioarteko mailan sokatiran konpentitzen hasi ziren euskaldunak ere presente izan ditu Euskal Federazioko lehendakariak. «Ezin ditugu aurretik izan ditugun kideak ahaztu», esan du. Izan ere, urteen poderioz, Basque Country sokatira munduan munduko potentzia bihurtu dela azpimarratu du.
Iñigo Urkulluk mundu txapelketan parte hartu duten guztiei esker ona agertu nahi izan die
Bertan egon diren kide eta kirolari guztiak zoriontzen eta “zuek zarete onenak” esaten amaitu ditu Bernardo Uretak bere hitzak. Urperen hitzen ondoreo, Iñigo Urkulluren txanda izan da. Lehenik eta behin, mundu txapelketan parte hartu duten guztiei esker ona agertu nahi izan die Lehendakariak, bai eta proiektua egi bihurtzeko lan egin dutenei ere, eta beste kiroletan aritzen diren euskal kirolariei “aurrera egiteko bidea zabaldu” diela nabarmendu du bost minutu inguruko hitzaldian. Txantxa artean, hurrengo batean Lehendaritzan bertan harrera egin beharrean Ajuria Enean ongietorria emango diela esan du. Bernardo Ureta Herri Kirolen Euskal Federakundeko lehendakariak esandako gauza askorekin bat etorri da Urkullu. Besteak beste, ikurrinaren irudia mundu osoan zabaltzea eskertu nahi izan du. Azkenik, sokatirarekin hitz joko bat egiten amaitu zuen hitzaldia. «Soka eten ez dadin elkarlanean jarraitu behar dugu. Zorionak guztioi, Gora Basque Country» esaten amaitu du.
.

Argazkiak: Irekia (Eusko Jaurlaritza)

Berri «pozgarria» Aurretik emandako hitzaldian esker ona emateaz gain, herri kirol eta sokatira arloko hainbat kargu eta kirolari agurtu eta zoriondu nahi izan ditu iluntzeko ekitaldi publikoan Iñigo Urkullluk. Besteak beste, bertan izan ziren Bernardo Ureta Herri Kirolen Euskal Federakundeko lehendakaria, Eduardo Mendizabal Bizkaiko Herri Kirolen Federazioko ordezkaria, Juan Miguel Ranero Bizkaiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria, Ignacio Saizar Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko kidea, Ruth Linaza Arabako Herri Kirol Federazioko kidea, Ezequiel Martin Nafarroako Herri Kirol Federazioko kidea eta Jone Zarraga Federazioko sokatira arduraduna.

Herri Kirol arloko ordezkariez gain, txapelketan parte hartu duten Mutriku, Gaztedi eta Goiherri sokatira taldeetako kirolariak ere hantxe izan dira Basque Country Euskadiko ekipazioa jantzita. Munduko txapelketan parte hartu duten Angel Arrieta taldeko kapitaina, Patxi Ituarte, Gorka Arreitunandia, Javier Urresti, Galder Ajuria, Usue Ansorregi, Jon Badiola, Mikel Agirre eta Eder Bergara Mutrikuko sokatira taldeko kideak ere lehendakaritzan izan dira. Mutrikuko kideek berria «oso pozgarritzat» jo dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.