
Mutrikuko Zubixa herriko tabernaren aurrean,
bihar, barikua, agerraldia egingo dute
Zubixa Libre! dinamikaren baitan dabiltzan herritarrek,
20:00etan. «Epaiaren arabera, herriko taberna denak itxiko direla direla aurreikusten da, eta hori dela eta, dinamika berriak martxan ipintzea erabaki dugu», azaldu dute.
Hori dela eta, hurrengo asteei begira, Mutrikuko herriko taberna ez ixtearen alde dabiltzan herritarrek
hainbat helburu finkatu dituzte. Mutrikuar guztiei helburu horien guztien berri emateko egingo dute bihar iluntzeko agerraldia, momentu honetan
egoera zelan dagoen azalduz, hurrenez hurren. Era berean, «bertan batzen garen guztion artean, argazki bat ateratzeko nahia dugu. Zubixako aurrean dagoen plazatxoan».