https://www.youtube.com/watch?v=Uxx-Whep4hU&feature=youtu.be Zubixa Libre uzteko eskatu dute hainbat mutrikuarrek gaur [irailak 12]. Mutrikuko Herriko tabernaren aurrean herritar piloak agerraldia egin du iluntzean, Libre, epaiketarik ez lelopean. 20:00etan hasi den prentsaurrekoan, Libre dinamikako elastiko eta zapi laranjak soinean, uztailaren 30ean Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko tabernen kasuan hartutako erabakiaren inguruan aritu dira.