https://www.youtube.com/watch?v=XexfWyInyRg
Goitibehera jaitsiera izan dira eguneko lehenengo ikuskizun nagusia. Banan bana, kuadrillak Kalbaixo gainetik jaitsi dira, eurek egindako goitibeheran. 60 goitibehera baino gehiago jaitsi dira eta Kalbaixotik herrira arteko errepide bazterrak jendez bete-bete egin dira beste behin ere.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Goitibehera jaitsiera izan dira eguneko lehenengo ikuskizun nagusia. Banan bana, kuadrillak Kalbaixo gainetik jaitsi dira, eurek egindako goitibeheran. 60 goitibehera baino gehiago jaitsi dira eta Kalbaixotik herrira arteko errepide bazterrak jendez bete-bete egin dira beste behin ere.
Aparteko zauriak egin dituenik egon ez bada ere, goitibehera bat baino gehiagok jo du hormaren kontra, Goiko Plazan edota errepidean.
Bata bestea baino apainduago, denetariko goitibeherak egon dira: sinpleak, landuagoak eta oso landuak. Batzuk mozorro eta guzti ere jaitsi dira, urtero moduan.
18:00ak puntuan hasi da eguneko bigarren ikuskizuna: Kalbaixo jaietako lehenengo sokamuturra. Eta lehenengo zezenak ikuskizuna eman du. Izan ere, merkatu plaza aurrean hutsik dagoen lokal baten leihoa apurtu eta zezena barrura joan da. “Alokatzen” jartzen zuen kartela eta kristala eraman ditu aurretik zezenak. Eta baserritarrek sokari ten egiten bazioten ere, zezenak ez zuen irteten.
Minutu gutxi egin ditu zezenak lokal barruan, eta herritarrek leiho bazterretik apurtutako kristal zatiak kendu ostean, zezenak sartu den leku beretik irten du, salto eginda eta zaurituta. Hirugarren zezenarekin herritar bat ere zauritu da; zezenak harrapatu egin du. Beheko Plaza parean zegoen Gurutze Gorriko anbulantzian zeudenek artatu dute zauritua, eta osasun etxera eraman dute.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=197]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.