Lea-Artibaiko VII. Erakusleiho Lehiaketa jarri dute martxan
Leartibai Garapen Agentziak, Lea-Artibaiko udal eta merkatari elkarteen laguntzaz, antolatutako lehiaketa eskualdeko erakusleihoa duten establezimendu guztiei zuzenduta dago. Lehiaketan izena emateko azken eguna irailaren 19a izango da.
Zazpigarren lehiaketa aldaketekin dator: apainketa proiektu bakoitza Bioberdea kontzeptuan oinarritu behar da, hau da, lehiaketarako gai konkretu bat jarri dute, «eskualdearen izaera eta aukera berriak ondo lotzen dituen kontzeptua».
Bestalde, bozketa herrikoia egiteko aukera egongo da, eta horrela, lehiaketan parte hartzen duten saltokietan bezeroek botoa emateko aukera izango dute.
Azkenik, lehiaketan parte hartzen duten saltoki guztiek eskaparatsimoari buruzko doako tailer bat jasoko dute, Esti Olasolo diseinatzaile eta dekoratzailearen eskutik.
Sariak Sari banaketa urrian izango da, 300 euroko hiru sari emango dira eta bozketa herrikoian parte hartzen dutenen artean 100 euroko erosketa txartel bat ere zozketatuko da.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek edo informazio zabalagoa jaso nahi izanez gero 94 683 34 95 telefono zenbakira deitu behar da edo emailez blarrinaga@leartibai.com edo leartibai@leartibai.com helbideetara idatzi. Ondarroa, Markina-Xemein eta Lekeitioko bulegoetara ere joan daiteke.