Kalbaixoko Kofradiak antoluta,
domekan V. Arno Trail Sprint race mendi lasterketa egingo da. Lasterketa honen helburu nagusietako bat, kirola egiteaz gain, «Mutrikuko Galbaixo auzoa eta hango inguruak ezagutaraztea da, beti ere natura errespetatuz».
Urtero egin bezala,
7,56 kilometrokoko distantzia bete beharko dute partehartzaileek.
Galbaixoko ermita paretik 11:00etan irtengo du lasterketak, eta berriro hasiera tokira bueltatu bitartean, hainbat tokitatik barrena ibiliko dira kirolariak. Besteak beste, inguruan dauden
Urkamendi eta Arno mendiak jaitsi eta igo beharko dituzte korrikalariek.
1.1146 metroko desnibel metatua du probak; horrenbestez, emoziorik ez da faltako Arnoko mendi lasterketan. «Batez ere,
bukaerako azken 500 metroak dira
gogorrenak. Izan ere, ermitara heldu baino lehenago dagoen aldapa nahiko gogorra da. Korrikalarientzat pixka bat gogorra suertatu daiteke, baina proba ikustera datorrenarentzat polita dela uste dut», azaldu Aitor Mendizabal Kalbaixoko Kofradiako kide eta lasterkariak.
Domekara arte eman daiteke izena proban, eta antolatzaileek aitortu dutenez, «jende gehienak azken momentura arte itxaroten du» eguraldiaren arabera parte hartu edo ez erabakitzeko. Hala eta guztiz ere,
jendea aurretik proban izena ematera animatu nahi dute antolatzaileek. «Izena www.herrikrosa.com webgunean emanez gero, aparteko sarien zozketan sartuko dira parte hartzaileak. Donostiako La Perlarako eta Aquariumerako sarrerak zozkatuko dira webgunean izena ematen dutenen artean». Bestalde, domekan ermitan bertan 09:30etik aurrera izena emateko aukera ere egongo da.
Korrikalariez gain, jendeari proban parte hartuko dutenak animatzera etortzeko dei zabala egin dute Kalbaixoko kofradiatik
Hasiera batean, galbaixoetako beste ekimen bat modura hasi zen mendi lasterketa, baina
urtetik urtera, kanpoko lagun gehiago batzen ditu Arno Trail Sprint Race mendi lasterketak. «Mundu honetan ibiltzen den gero eta jende etortzen da parte hartzera. Mota honetako lasterketak gainera, modan daude, eta asko dira proba hauetan parte hartzera animatzen diren korrikalariak. Era berean,
mendi lasterketa bat probatu nahi duen guztia ere parte hartzera gonbidatu nahiko genuke. Proba motza da, ordu bete inguruko lan bat da, eta mundu honetan hasi nahi duenak domekan Galbaixon horretarako aukera izango du».
Korrikalariak parte hartzera deitzeaz gain, jendeari proban parte hartuko dutenak animatzera etortzeko dei zabala egin dute Kalbaixoko kofradiatik. «Proba ikusteko polita da, eta leku zoragarrietatik igarotzen da mendi lasterketa.
Korrikalariek ere, gainera,
asko eskertzen dute eurak animatzen egotea, beraz, zenbat eta jende gehiago etorri animatzera, hobe. Eguraldi ona baldin badago, gainera, inguruak bisitatuaz egun pasa egiteko aukera izango dute denek, bai ikusleek zein parte hartzaileek».