
Artzabal Surf Elkarteak bere eguna ospatuko du hirugarren urtez, eta kirola eta jaia uztartuko dituzte aurten ere. Surf-a ikasteko aukera ere egongo da.
11:00etan hasita doako ikastaroak emango dituzte animatzen diren guztientzat, adin mugarik barik. Parte hartzeko baldintza bakarra izena ematea izango da, eta horretan hasiko dira 10:00etatik aurrera bertan hondartzan.
Surf-a egin ondoren,
14:00ak aldera, «parrillada mundiala» probatzeko aukera eskainiko du surf elkarteak, eta arratsaldean, berriz,
body board eta surf txapelketa egongo dira.