
Urtero modura Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko itxiera ekitaldira joateko autobusa antolatu du Uhagon Kultur Elkarteak. Bi pelikula, sari banaketa eta irabazleak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute itxiera ekitaldira doazenek.
Donostiako Zinemaldia irailaren 19tik 27ra izango da. Beraz, irailaren 27an 16:30ean irtengo da autobusa geltokitik Donostiarantz.
Izen emotea zabalik dago. Joan nahi dutenek Uhagon kulturgunean eman behar dute izena irailaren 23rako. Prezioa 32 eurokoa izango da, bazkideentzako 26 euro.