
Bilbao Arenako ekitaldiaren karteleko irudia.
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko
SARE ekimen herritarrak ekimen berezia prestatu du Bilbon zapaturako. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herritar sareak bere burua aurkeztu eta dispertsioaren nahiz giza eskubideen urraketarekin amaitzeko emango dituen urratsak zehaztuko ditu.
Bilbao Arenan,
18:00etan egingo duen aurkezpen ekitaldira joateko autobusak antolatu dira Lea-Artibai eta Mutrikun.
Ondarroan Kulixka eta Anaitasuna tabernetan eman behar dute izena Bilbao Arenako ekitaldira joan nahi dutenek. Autobusa 16:30ean aterako da Zaldupeko Zubitik.
Lekeition Galarrenan eta kultur etxean eman behar da izena eta autobusak 16:00etan irtengo du Mandaskatik. Izena emateko azken eguna barikua izango dela jakitera eman dute antolatzaileek.
Markina-Xemeinen ere toki bitan eman ahalko da izena: Uhagonen eta Alarabin.
Mutrikuarrek, bestalde, Zubixan emon behar dute izena. Autobusak 16:30ean irtengo du goiko geltokitik.