
Ondarroako
Iparkale zelan berritu nahi duten azaldu zuten
proiektuaren arduradunek orain egun batzuk. Bertan,
kalean zer egin nahi den, kaleak izango dituen hobekuntzak eta horiek zergatik egingo diren aurkeztu zuten Ondarroako Kofradia Zaharrean deituriko batzarrean.
Orohar,
hartuko dituzten neurrien artean, gasa eta telefoniako zuntza sartuko dira Iparkalen. «Gasa, telefoniako zuntza eta sartuko diren zerbitzu berri guztiak, zolaketa edo lurzoruaren azpian joango lirateke», azaldu zuten proiektuaren arduradunek.
Euren
kalea nola eraldatuko den jakiteko asmoagaz, hainbat auzotar egon ziren proiekturen aurkezpenean. Guztiek ontzat eman zuten euren etxeetara gasa eta zuntz optikoa helduko direnaren albistea.
Kalearen orografiaren arabera, irtenbide bakarrekoa eta oinezkoek lehentasuna izango duten kalea izango da Iparkale
Kaleak duen «orografia berezia» dela eta, Iparkale irtenbide bakarreko kalea izango dela ere iragarri zuten proeiktuaren arduradunek. «Gaur egun udal arautegi berriak eskatzen duena ez da betetzen Iparkalen. Kale horretan arazoak daude irtenbide bakarrekoa delako. Hori dela eta, oinezkoek eta ibilgailuek elkarrekin bizi behar dute, eta dituen zailtasunak kontutan hartuta, hori ordenatzea ere komenigarria da», gaineratu zuten.

Oinezkoek lehentasuna izango dute, baina,
oinezkoak zein ibilgailuak ezinbestean toki berdinetatik pasako direnez, bata eta bestearen eremua hareharriz banatuko dituzte, Erribera, Kanttoipe eta Artabideko oinezkoen zonaldean aurretik egindako antzera.
Behangainea egiteko bi material erabiltzea pentsatu dira proiektuan. Alde batetik, oinezkoen tartea iragarriko duten
espailoetan, hareharria ipiniko dute, eta bestetik,
ibilgailuak ibiliko diren tartean gaur egun Iparkalen dauden galtzada harriak berrerabiliko dituzte, kalean daudenak kendu eta onenak aukeratuz.Horrez gain, berrerabiliko diren galtzada harriei «beteago gera daitezen, eta hortik ibiltzeko momentuan arrisku gutxiago egoteko», junturetan tratamendu berezi bat emango zaiela ere esan zuten proiektuaren arduradunek. Galtzada harriak berrerabiltzea ez zuten begi onez ikusi auzotarretako batzuk.
Batzarrean bildutako auzotarrek, auzoko beste hainbat gauzari buruz ere kezkatuta agertu ziren, eta proiektuaren arduradunek zein udal ordezkariek, kontutan edukiko zituztela esan zuten.