
Bihar eskoziarrak
Eskoziako Estatua sortzeari buruzko erreferendumean parte hartzen ari direla kontutan hartuta,
Ondarroako Udalak Eskoziako bandera jarriko du, «Eskoziako herritarrak beraien etorkizuna libreki erabakitzen ariko diren egunean bertan gure babesa adierazteko», adierazi dute udaletik.
Urteetako ibilbidearen ostean,
Eskoziar herriak bihar hautesmahaietan bere etorkizuna libreki erabakitzeko aukera izango du. «Eskozian bertako herritarrek hartuko dute hitza; eta herritarrak izango dira Eskoziak zer nolako antolaketa politikoa izan behar duen erabakiko dutenak», azpimarratu nahi izan du Ondarroako Udalak. Egun historiko honen aurrean «herri orok duen eskubidea praktikara eramanda, libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik» eskoziar herria zoriondu nahi izan du Ondarroako Udalak.
Era berean,
biharkoa, «munduko herri askeen historiarako geratuko den data» izango dela ere azpimarratu nahi izan du udalak. «Eskoziarrak, dagoeneko, beraien herriaren etorkizunaren jabe dira, eta laster batean, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat nazioek ere eskubide hori beteko dugu. Herrien askatasunaren aldeko atzeraezineko prozesu bat abian dagoelako mundu mailan».