Aspaldiko partez,
astelehenean turrun bat entzun zen Ondarroan. Izan ere,
hegaluzea porturatu zuen Ongi Etorri baxurako ontziak. Guztira, Irlanda inguruetan harrapatutako 8 eta 9 kilo inguruko
7.000 kilo hegaluze ekarri zituen. «Nahiko merke saldu da», bataz beste 3,5 euro inguruan saldu zen.
Era berean, baxurako ontzi ondarrutarrak, Galiziako uretan arrantzatutako
moja ere ekarri zituen astelehenean. Guztira,
8.000 kilo moja porturatu zituen hegaluzeagaz batera.
30 eta 40 kilo bitarteko moja piezak batazbeste, 4,10 eurotan saldu ziren enkantean.
Asteleheneko bentan egon ostean, hegaluze eta mojak arrantzatzera joana dago Ongi Etorri Galizia aldera. Atzo, eguraldi txarra zela eta, ezin izan zen arrantzatzera atera ontzi ondarrutarra. Bestalde, aurreko astean modura,
hainbeste sardina sartu da asteon Ondarroako portuan. Kalare Deuna kofradian
10.000 kaxa sardina inguru sartu dira asteon; 90 zentimo eta 1,05 euro artean saldu da.