Egitasmo bietan parte hartzeko izen emotea zabalik dago. Urtero modura, talde bi egongo dira, bata euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa.
Orain dela zortzi urte hasi zen Irakurleen Txokoko lehen lagun taldea liburuak irakurri, komentatu eta litaraturari buruz berba egiten. Hilean behin batzen da taldea, eta saio bakoitzean liburu berri bat proposatzen dute hilean zehar irakurri eta hurrengo saioan komentatzeko. Aurten irakurriko duten lehen liburua Alaa Al Aswani egipziarraren Jakobian Eraikina izango da. Talde biak hasiko dira liburu berdina irakurtzen. Liburua, izena ematerakoan hartuko dute bertan bibliotekan.
Bestalde, oraingoan ere
Isa Castilloren laguntza izango dute saioak dinamizatzeko, eta aurten ere idazle batzuk gonbidatuko dituztela aurreratu du Igor Idoeta herri bibliotekako arduradunak. «
Ur Apalategi eta
Miren Agur Meabe etorriko dira esate baterako», zehaztu du .
Irakurleen Txokoko lehen saioa
urriaren 9an izango dute talde biek:
17:00etan gaztelaniazkoak eta
19:00etan euskerazkoak.
Alkarraz Leitza
Urriaren 8an,
19:00etan, hasiko da berriro Alkarraz Leitza. Egitasmo horretako partaideak ere hilean behin elkartzen dira irakurketaren inguruko gai ezberdinak jorratzeko: umeentzako liburuak zelan aukeratu, ipuin gomendagarriak, kontu tradizionalen berreskuratzea, eta ipuinak zelan kontatu besteak beste.
Saioak euskaraz eta doakoak dira, eta lehenengo egunean aurkezpena egin eta partaideen arabera jarriko dituztela beste egun guztiak azaldu du Idoetak.