Lanpostu berrien premia eskualdean. Modu kooperatiboan ekitearen abantailak izenburupean Alkaregin Elkarteak antolatu duen hitzaldian parte hartuko du. Etxebarriako Kultur Aretoan izango da hitzaldia, 19:00etan.
Ibarretxek,
Egungo baloreak, gizartearen beharrizanak eta kooperatibagintzaren ekarpena enpresa sutapenean gaia jorratuko du.
Lehendakari ohiagaz gainera, Jose Luis Olasolo Mondragon taldeko lehendakariorde ohiak eta kooperatibagintzan adituak, eta Ainara Basurko Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziako zuzendariak hartuko dute parte jardunaldian.
Hitzaldira joan nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik
hitzaldialeaartibai@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita.