2013ko maiatzaren 15ean Ondarroako zubi harresian parte hartzeagatik bost lagun epaituko dituzte eguaztenean Bilboko auzitegian. Bostei ertzainak eraso izana egozten diete. Epaiketa hori salatzeko,
domekan (irailak 21), elkarretaratze jendetsua deitu dute Ondarroako Alamedan, 13:00etan. Eta eguaztenean (irailak 24) elkarretaratzea Bilbon egingo dutela jakin eragin dute. “Eguaztenean epaitegi aurrean batuko gara”.
Ondarroako elkarretaratzea B
iolentzia bakarra zuona izan zen, epaiketa politikorik ez! lemapean egingo da.
Zubi harresia Urtza Alkorta preso politiko ondarrutarraren atxiloketa saihesteko egin zen. “Kartzelak husteko garaia” zela aldarrikatuz, 2013ko maiatzaren 15ean ehunka lagunek Alkorta inguratu zuten Ondarroako Plaiko Zubian. Eta horien artean ertzainek identifikatutakoak dira eguaztenean epaituko dituztenak,
Urtza Alkorta beraren anaia tartean.