
Kadeteen mailako norgehiagoka 16:30ean hasiko da Erribera kalean. XIII. Juan Luis Kanterape memorialean Bizkai osoko txirrindulari taldeek parte hartuko dute, eta bertan izango da bai eta Lea-Artibaiko txirrindulariez osatutako taldea ere.
Guztira 56 kilometro eta erdi egin beharko dituzte txirrindulariek Lea-Artibain zehar. Ibilbidea hau izango da: Berriatua, Markina-Xemein (Lekoizko biribilgune buelta), Berriatua, Ondarroa, Berriatua, Plazakola, Merelludi gane, Oleta, Lekeitio, Ondarroa eta Berriatua.