Lea-Artibai Zirkuituko hirugarren BTT martxa izango da Amallokoa. Aurreko bietan, Berriatukoan eta Markina-Xemeingoan egin zen modura, izena egunean bertan eman ahalko da 08:30etik 09:15era.
Martxa 09:30ean hasiko da.
Ibilbide bi
Amallotik irtenda inguruko mendietan zehar ibiliko dira mendi bizikleta zaleak. Bi ibilbide izango dituzte aukeran: 34 kilometroko ibilbide luzea eta 27 kilometroko laburra.
Federatuek 5 euro ordaindu behar dituzte izena ematerako orduan, eta 10 euro, berriz, federatu barik daudenek.