
Ikastaroak zinegotzi eta udal langileentzako izango dira.
Berdintasun alorrean urratsak ematea da udalaren asmoa.
Udal zinegotzientzako lehenengo saioa,
Genero berdintasuna politika publikoetan, irailaren 22an izango dute 18:00etatik 20:30era.
Bigarren saioa irailaren 25ean egingo dute, 18:00etatik 20:30era, eta gaia Berdintasunaren inguruko konpromisoak izango da.
Udal langileentzako, berriz, hiru saio prestatu dituzte. Lehenengo saioan genero ikuspegia politika publikoetan landuko dute, bigarrenean eta hirugarrenean berriz, genero ikuspegia prozedura administratiboetan.
Saioak
irailaren 25ean, urriaren 2an eta
urriaren 9an izango dira, eta udalak jakitera eman duenez,
udal langileentzako saioetan udaletxea itxita egongo da formakuntza saioak irauten duten bitartean, hau da, 10:30ak arte.