Juan Luis Perez Mitxelena
Petti musikariak kontzertua eskainiko du gaur, 23:00etan, Ondarroako Beikozinin. Emanaldia Beikozinik antolatutako Baixako estrellauk jardunaldiaren barruan dago kokatuta.

Beste behin ere, Pettik blues estiloz zipriztinduko du ikuslegoa. Bakarlaria, bere existentzialismotik «zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea» dela diote aditu askok.
Besteak beste,
Billy Bragg, Tim Buckley, Nick Drake, Nick Cave etaTom Waits dira bere musikan eragina duten sortzaileak.
Batik-bat bakarka dabilen arren, hainbat kolaborazio egin izan ditu, besteak beste Anari, Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin.
Gaur egun, euskal eszenan «bakarra» dela diote. «Bai kantatzeko modu ilun-trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan. Petti, azken urteotan Euskal Herriko bakarlari original horietako bat», diote Gaztelupeko Hotsakeko kideek.
Emanaldiko sarrerak Beikozinin bertan egongo dira salgai, 5 eurotan.