Aurreko urteetan baino partehartzaile gutxiago egon badira ere, pozik agertu dira Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa antolatzen duten Kalbaixoko Kofradiako kideak. 7, 56 kilometroko ibilbidea duen kirol proban 40 lagun inguruk parte hartu zuten. Batek izan ezik denek amaitu zuten kirol proba: “Batek belaunean min hartu eta proba utzi egin behar izan zuen”, azaldu dute antolatzaileek. Aurreko egunean euria egin bazuen ere, Urkamendi eta Arno egoera onean egon ziren. “Gehiena siku egon da, korrika egiteko egoera onean zegoen˝, gaineratu dute.

Maila guztietako mendi korrikalariak izan ziren atzo Arnoko mendi lasterketan. Horien guztien artean onenak Aitor Uribarren eta Maite Maiora izan ziren, 44 minutu eta 37 segundoko eta 44 minutu eta 52 segundoko denborak eginda, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, sailkapen nagusian bigarren izan zen Maiora Mendaroko bizilaguna, Uribarrenen atzetik. Mendaroarra aurtengo Euskadiko txapelduna da, eta Espainiako Kopan lehen postuan eta Munduko Kopan hirugarren postuan doa. Mendi lasterkariak animatzera ere jende asko igo zen Galbaixo eta inguruko parajeetara.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
- Aitor Uribarren Herrero 0:44:37
- Xabi Astigarraga Pagoaga 0:46:33
- Ander Zulaika Arakistain 0:48:26
- Lehen auzokoa eta lehen mutrikuarra: Xabi Astigarraga Pagoaga 0:46:33
Emakumezkoak
- Maite Maiora Elizondo 0:44:52
- Ines Arreitunandia Quinteiro 0:54:04
- Maite Aizpurua Arruti 0:57:45
- Lehen mutrikuarra: Maite Aizpurua Arruti 0:57:45