
Iñigo Elosegi eskual altzatuta Berriatuko helmugan.
Argazkilaria: Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea
Eskuak altzatuta gurutzatu zuen helmuga Autonervion-Renault taldeko txirrindulariak. 25. garaipenagaz amaitu du errepideko denboraldia Trapagarangoak.
Vicinay Cadenas taldeko Raul Ionut izan zen helmugaratzen
bigarrena eta
Gaursa-Renault taldeko Peru Barañanok lortu zuen podiumeko
hirugarren lekua. Taldeei dagokienez, Vicinay Cadenas-entzat izan zen XIII. Juan Luis Kanterape memorialeko saria.
Kadeteen mailako norgehiagoka 16:30ean hasi zen Erribera kalean. Guztira 56 kilometro eta erdi egin zituzten txirrindulariek Lea-Artibain zehar. Proba hasi bezain laster ekaitza hasi zuen, eta ondorioz, hainbat txirrindulari erori ziren.

Txirrindulariak Askartza parean helmugarantz.
Argazkilaria: Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea
Probaren antolatzaile Berriatuko Txirrindulari Elkarteak
sari berezia eman zien aurten
kadete mailan lehiatzen hasi diren herriko txirrindulariei.