
Egun osorako irteera izango da datorren domekakoa.
09:30ean irtengo dute mendizaleek Gipuzkoako mendirantz.
Hitzordua, Olaia aurrean izango dute guraso eta umeek.
Erniok 1076 metroko garaiera dauka, baina iraileko erromeriak egiten diren Zelatungo zelaia 895 metrotara dago. Gainera, bertara joateko
ibilbidea erraza dela jakitera eman dute ETX taldekoek, eta beraz, «egun pasa ederra egitera» animatu dituzte mendizaleak.