
Iparra Galdu Baik plataformak antolatuta
Argentinatik: Elkartasunaren eta konpromezuaren begirada arretatsua deritzon
mahai ingurua egingo da
etzi Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. 19:00etan hasiko den mahainguruan,
Egun, non daude larriki gaixo dauden presoen eskubideak? galderari erantzuten saiatuko dira hainbat hizlari.
Hizlari horien artean izango da,
Gloria Feierabend Argentinako A Casa Kolektiboko kidea. Feierabend psikologia sozialetan lizentziatua da, eta Argentinako diktaduratik bizirik atera zen militanteetako bat da. Argentinako A Casa Kolektiboko kideagaz batera,
Ohiana Barrios Jaiki Hadi elkarteko psikologoa eta
Etxerat elkarteko kide bat ere egongo dira bihar iluntzean Kofradia Zaharrean egingo den mahai inguruan. Hiru hizlarien
moderatzaile lanetan, ostera,
Iparra Galdu baik plataformako kideetariko bat ariko da.