
Euskadi mailako txapela eskuratu eta
Espainia mailako 4. multzoan jokatzeko txartela irabazi zuten iaz, eta garaipenak lortzen hasi da taldea, aurten ere, hasieratik.
2 eta 0 menperatu zuten
Zarautzko taldea lehen jardunaldian. Bigarrenean, berriz, ez zuten zorte handiegirik izan eta 2 eta 1 galdu zuten
Gasteizko Aurreraren kontra. Hirugarrenean baina,
Athletic izan dute bisitari Larrotegin, eta berriz ere bere nagusitasuna erakutsi du taldeak. 1 eta 0 irabazi zieten Lekeitioko gazteek Athletic taldekoei joan den zapatuan jokatu zuten partiduan.
Talde handien kontra
Hiru partida jokatu eta gero,
bostgarren doa Lekeitioko gazteen taldea 6 puntugaz. Hurrengo Real Sociedad, Irungo Real Union, Durangoko Kulturala, Danok Bat eta Antiguoko bezalako talde handiak izango ditu aurkari besteak beste. Beraz, goi mailako futbolagaz gozatzeko aukera egongo da, aurtengo denboraldian, Lekeition.