Lekeitioko Udalak Lekeitioko kostaldearen erabilera publikoa berreskuratzeko hainbat proposamen luzatu dizkio Madrilgo Ingurumen, Arrantza eta Kosta Zuzendaritzari.
Bilera Madrilen egin zuten, Maitane Larrauri, Pili Robles eta Jone Goitia Lekeitioko alkate, alkateordeak eta idazkariak, hurrenez hurren, eta ministerioko arduradunek.

Ezkerretik eskumara, Maitane Larrauri eta Pili Robles, Madrilen. Argazkia: Lekeitioko Udala
Bilera “positiboa” izan zela eta “elkarlanerako aukerak zabaldu” direla azpimarratu du Lekeitioko Udalak.
Besteak beste, proposamenen artean,
lehentasunezko bi gai jarri zituzte mahai gainean Lekeitioko udal ordezkariek: lehena,
San Juan inguruko konponketa lanak hasteko plangintza egin eta lehenbailehen martxan jartzea izan zen. Bigarrenik,
Mendieta ontziolaren egungo egoera juridikoa argitzeko eta berau birgaitzeko neurriak hartzeko eskatu zuten.
Bilera eginda eta elkarlanerako konpromisoa hartuta, aurrera begira eman beharreko pausoak zehaztuko dituzte orain bi aldeek.