
Donostiako Zinemaldiaren baitan
Kontseiluak antolatzen duen Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketan omendu zuten atzo arratsaldean. Ekitaldian egon ziren Xabier Arrate Lekeitioko Udaleko Euskara Zinegotzia eta Joseba Zuberogoitia Euskal Zine Bileraren ordezkari modura.
Euskararen normalizaziorako «lan handia» egiten dutela azaldu zuen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak berriz, euskarazko zinea bultzatzen duten ekimenak eskertu zituen.
Omenaldia eskertu eta euskara eta zinea biltzen jarraitzeko konpromisoagaz aurrera egingo zutela adierazi zuten Euskal Zine Bilerako ordezkariek. “Gure aldetik euskal zinemagintzarentzat lanean jarraitu eta arnasgune izateko nahia erakutsi nahi dugu”, adierazi zuten.