Zapatuan Bidegorritik ibilaldia egingo dute Aulestin
Adin guztientzako irteera antolatu du Itsas Baserri elkarteak. 10:15ean Gizaburuagatik ekingo diote bideari eta Aulestiko Errekondoraino joango dira. Gero, 12:00etan elkarrekin kopaua hartuko dute Aulestiko udaletxeko arkupean. Baina, eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian batuko dira. Antolatzaileek ibilaldian parte hartzera animatzeko dei egin die herritarrei, ibilaldia “polita, laburra eta erraza” delako.