Ispasterko Udalaren 2015eko egutegirako argazkiak hilaren 30a arte bozkatu daitezke
Argazki Rally Digitaleko lehiaketara aurkeztutako 39 argazkiren artean aukeratu behar dute herritarrek. Udaleko webgunean (ispaster.net) eman daiteke botoa. Helbide elektroniko bakoitzeko boto bakarra eman ahal da. Bizilagun bakoitzak gehienez hamar argazki bozkatu ditzake, 0tik 10era arteko puntuazioagaz. Gero, puntu gehien jaso dituzten hamabi edo hamalau argazkiekin osatuko dute datorren urteko egutegia.