Norabidea aldatu dute Lekeitioko Harbiatx kalean
Etxebizitzak eraikitzeko martxan ari diren lanak direla eta aldatu dute norabidea, eta obrak amaitu arte horrela mantenduko dute.
“Helburua, obraren lanak erreztea da, eta kamioien joan etorriek auzoan ahalik eta arazo gutxien sortzea”, azaldu du udalak.
Norabide aldaketaren seinaleak jarri dituzte kale hasiera eta amaieran, eta auzokideei gaur bertan jakinaraziko diete aldaketa.