Hileko azken bariku guztietan egiten duten legez, oraingoan ere,
Lea-Artibaiko eta Mutrikuko bizilagunak mobilizatu egingo dira; oraingoan, irailaren 13an Ugaitz Perez presoa Castellon II kartzelatikbisitatzetik zetozen senideek izandako istripuaren harira, sakabanaketaren aurka agertuko dira.
Istripu horiek ez direla “kasualitatea” kritikatu dute euskal preso politikoen eskubideen defentsan lanean ari direnek, “kausalitatea baizik”. Eta bidai horiek “berme barik, tentsioz beterik eta presiopean” egiten dituztela salatu dute. Senideak bisitatzea haien erabakia den arren, astero ehunka kilometro egiteko erantzukizuna eta bidaiak egiteko baldintzen erantzukizuna ez direla beraienak salatu dute.
Hala, sakabanaketa «mendeku hutsa eta krudela» dela eta horren ondorioz, hamasei senide hil direla eta ehunka zauritu direla salatuko dute barikuan hainbat herritan. 2014. urtean bederatzi istripu izan direla gogora ekarri dute senideek.
Elkarretaratzeak, herriz herri
- Aulesti. 20:00etan, plazan.
- Etxebarria. 20:00etan, Olaia aurrean.
- Lekeitio. 19:30ean, Eskolapean.
- Markina-Xemein. 20:00etan, Arkupean.
- Ondarroa. 20:00etan, alde zaharrean