
Hainbat herritar elkarretaratzean batu dira Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean
Ondarroako Zubi Harresian parte hartzeagatik auzipetutako
bost lagunek goizean deklaratu dute Bilboko Buenos Aires kaleko epaitegian. Epaiketa hasi aurretik,
hainbat herritarrek euren babesa eman nahi izan diete bost lagunei
Epaiketa politikorik ez. Gora Herri Harresiak! lemapean egindako elkarretaratzean; tartean izan dira, Unai Urruzuno eta Maribi Ugarteburu legebiltzarkideak.

Bost inputatuak epaiketara sartu aurretik
09:30ak orduko, auzigela jendez gainezka zegoela eta,
bost auzipetuen lagun zein senitartekoek kanpoan geratu behar izan dute; «lekuko asko zegoela eta, publikoarentzako ez da lekurik egon. Kanpoan geratu behar izan dugu», azaldu dute gaur epaitu dituztenen senitartekoek.
Goiz osoa iraun duen epaiketan,
bost auzipetuez gain, haien lekukoek eta ia ertzain guztiek deklaratu dute, bi ertzainek izan ezik. “Bertan geundenei, bi ertzainek ezin izan dutela etorri esan digute. Hori dela eta, epaiketa zer edo zer luzatuko dela agertu du epaileak”, agertu dute epailearen aurrean deklaratu duten kideek. Izan ere, gaur goizean deklaratzera deituta zeuden bi ertzainek ezin izan dute bertan egon, eta, hori dela eta, bigarren saio bat egingo dela jakin arazi die bost inputatuei.
Urriaren 13an, 10:00etan, izango da hurrengo saioa.